80ko urteen hasieran, Euskal Herriko Zentro Teknologikoek beren helburu gisa hartu zuten gazte lizentziadunak prestatzea, beren ezagupen teknologikoak osatuz eta lan-munduratzen lagunduz; horretarako urtebeteko bekak ematen ditu, beste urtebetera luza daitezkeenak, betiere ikerketa-proiektuetara atxikiak.

Beka edo diru-laguntzak Industria Ingeniarien bi Elkargo Ofizialek ematen zituzten (Bizkaikoak eta Araba, Gipuzkoa eta Nafarroakoak) eta Zentro Teknologikoetan bertan gauzatzen ziren.

Pixkanaka, beka-eskaintza gehituz eta beste titulazio batzuk barne hartuz joan zen.

1995eko martxoaren 23an TEKNOLOGIA SUSTATZEKO ZENTRO TEKNOLOGIKOEN FUNDAZIOA sortu zen, eta babesleak hauek ziren: CEIT, GAIKER, IKERLAN, INASMET, LABEIN, ROBOTIKER, TEKNIKER, eta ARABAKO, BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak. Geroago, babesle gisa, ESI eta LEIA Zentro Teknologikoak sartu ziren.

1997an Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sarea sortu ondoren, Fundazioak Sareko eragileei ireki zizkien bere deialdiak, hauek bekak sartu ahal izateko Fundazioaren programetan.

2002ko abenduan, Fundazioaren Patronatuak izena aldatzea erabaki zuen, Iņaki Goenaga Lumbier jaunaren oroitzapenez, eta izen hau hartu zuen: IŅAKI GOENAGA - ZENTRO TEKNOLOGIKOEN FUNDAZIOA