AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

FAQ

Eskaerak

  • 1 Bi beka batera gauza al ditzaket?

    Ez. Bekek erabateko dedikazioa eskatzen dute.
  • 2 Master batean edo doktorego ikastaro batean matrikulatuta nago. Lor al dezaket bekarik?

    Bai, baldin eta matrikula 2010an egin baduzu, eta ez aurretik.
  • 3 Beste autonomia erkidego edo herrialde batekoa naiz. Lor al dezaket bekarik?

    Bai. Edonongo jendeak eska ditzake beka hauek.
  • 4 Zer agiri aurkeztu behar ditut eskaerarekin batera?

    Eskaera modu telematikoan egin behar duzu, Eskatzailearen gidan adierazitako pausoak emanez. Ez duzu inolako dokumentaziorik atxiki behar elkarrizketa egin arte. Lehen fasea gainditu ondoren, elkarrizketara joateko deia egiten badizute, ikasketa espediente eguneratuaren 5 kopia aurkeztu beharko dituzu.
  • 5 Nola egin behar dut eskaera?

    Iñaki Goenaga Fundazioaren web orriaren bidez (izen-emateetara daraman esteka).
  • 6 Aurrez Iņaki Goenaga beka baten onuradun izan banaiz, eska al dezaket beste bat?

    - Aurreko bekari uko egin badiozu ezin izango duzu inongo programako bekarik eskatu. - Aurreko bekatez gozatu baduzu, ezin izangu duzu programa bereko bekarik eskatu. - Espezializazio beka batez bi urtez gozatu baduzu, ezin izan duzu doktoradutzako beka bat eskatu.
  • 7 Nire lehentasunen arabera ordenatu behar al ditut interesatzen zaizkidan bekak?

    Bai, zure interesaren arabera ordenatu behar dituzu bekak. Hautaketa ordenan zero ipintzen baduzu, horrek esan nahi du ez duzula beka hori aukeratu. Hautaketa ordenan bat ipintzeak esan nahi du beka horri ematen diozula lehentasuna. Garrantzi handia du gehien interesatzen zaizun beka hautatzeak, horixe hartuko baitu kontuan Epaimahai Ebaluatzaileak bekak ematerakoan. Ahal izanez gero, ez aukeratu 6-7 beka baino gehiago.
  • 8 Ba al dago aldi berean beka bat baino gehiago eskatzerik?

    Bai. Hiru motatako zeinahi bekak eska ditzakezu aldi berean. Beka baterako baino gehiagorako aukeratua suertatzen bada, gehien interesatzen zaizuna aukeratu ahal izango duzu.

[Subir]

Hautaketa prozesua

  • 1 Noiz hasiko da beka?

    Beka programa bakoitzaren oinarrietan adieraziko da beka bakoitzaren hasiera.
  • 2 Non izango dira elkarrizketak?

    Espezializazioko Elkarrizketak: Iñaki Goenaga Fundazioaren bulegoetan. Parke teknologikoa. 203 eraikina. 48170 Zamudio. Doktoradutza eta Etortek elkarrizketak: Atxikitako zentruetan
  • 3 Nola jakingo dut hautatu nauten edo ez?

    Hautaketa prozesuak irauten duen denbora guztian, Fundazioa eskatzaile guztiekin harremanetan egongo da, eskatzaileek eskaeran adierazitako helbide elektronikoaren bidez. Beka onartu edo ez, Fundazioak eskatzaile guztiei jakinaraziko dizkie emaitzak. Web orrian prozesuari buruzko informazio eguneratua egongo da ikusgai.
  • 4 Zer irizpide erabiltzen dira hautaketa prozesuan?

    Eskakizunen lehen balioespena ondorengo irizpide hauen arabera egingo dugu:
    • Titulazio baldintzak burutzea.
    • Ikasketa espedientea
    • Azken titulazioa
    Hautaketa prozesuaren bigarren fasean elkarrizketa pertsonal bat egingo dugu. Bertan, beste batzuen artean, ondorengo alderdi hauek balioetsiko ditugu:
    • Hizkuntzen ezagutza
    • Ikasketa amaierako proiektuko gaia, egindako lan teknikoak, ikasketak edota eskatzailearen beste zeinahi merezimendu.
    • Trebeziak eta gaitasun pertsonalak
  • 5 Irakasgai guztiak gaindituta izan behar al ditut beka bat eskatzeko?

    Bai. Espezializazio beketan ez ezik. Beka hauek eskatzeko, ez da beharrezkoa titulua lortzeko irakasgai guztiak gaindituta izatea. Baina beka eskuratzen baduzu, hasiera datarako irakasgai guztiak gaindituta izan beharko dituzu (ingeniaritzen kasuan, ikasketen amaierako proiektua izan ezik).

[Subir]

Bekan zehar

  • 1 Noiz egiten dira ordainketak?

    Hilabete bakoitzaren amaieran.
  • 2 Ba al dut beste diru-sarrerak eskuratzeko eskubiderik, hileko zuzkidura ekonomikoaz gain?

    Espezializazio bekek ez dute hileko ordainsariaz gain beste gasturik aurreikusten. Doktorego bekek doktorego matrikuletatik eratorritako gastuak estaltzen dituzte. ETORTEK beketan atxikitako zentraul ezarritako gastuak sartzen dira.
  • 3 Ordaindutako lanik izan al dezaket bekak irauten duen bitartean?

    Ez. Beka bateraezina da ordaindutako lanekin.
  • 4 Nola lor dezaket bekaren diru-sarreren ziurtagiri bat?

    Fundazioan bertan eskatuta, ondoko helbidean:  brodriguez@innobasque.com

[Subir]


PIE DE PÁGINA


ACCESO A LA ZONA RESERVADA

Log in

Acceso al área privada

Si quieres inscribirte, pulsa aquí


CALENDARIO DE EVENTOS

Egutegia

Apirila 2010
AAAOOLI
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930

BANNERS

Fundación Centros Tecnológicos Iñaki Goenaga