| |
|
Fundazioaren helburu nagusia beka-programak sortu eta kudeatzea da, tituludun berriak Euskadin espezializatzeko eta gazte ikertzaileak zientzia eta teknologia arloan prestatzeko, gero lan-munduan sar daitezen, horrela sustatuz berrikuntzaren kultura.
Iņaki Goenaga-Zentro Teknologikoen Fundazioaren bekak ikerketa-proiektu baten esparruan garatzen dira, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sareko eragile batek gauzaturiko proiektua, Sare horretakoa delarik Fundazioa bera ere.
Fundazioak uste du urteotan egin den lan hau oso onuragarria dela Gizartearentzat ikuspegi askotatik.
Lehenik, gure bekadunek zientzia eta teknologia mailan lortutako prestakuntzaren ondorioz, beraien arteko %90 inguru lan-munduan sartzen da zuzenean.
Bestalde, gure bekek Euskal Herriko "Zientzia-Teknologia-Enpresa-Gizartea Sistema" ere indartu nahi dute, gure bekadunetako asko, beka bukatzean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileetakoren batean hasten baitira lanean.
Azkenik, lortu nahi den beste helburu bat hau da: Berrikuntzaren Kultura zabaltzea Gizartean. Gure bekadunetako askok, gero beren lan-ibilbidean, ardura-postuak izaten dituzte enpresetan. Fundazioa, apaltasunez esanda, harro sentitzen da horien prestakuntzan lagundu izanaz eta horiengan berrikuntzaren balioak, aberastasunaren sorburu direnak, sartu izanaz.
|