Bekak ikerketa proiektu baten esparruan kokatu beharko dira. Ikerketa proiektu horiek ezingo dituzte barnean hartu enpresek eskatutako zereginak eta berehala merkaturatzeko xedea dutenak.
Beka bakoitzak prestakuntza plan bat izango du, eta bertan zehaztu beharko dira bekadunak egin beharreko zereginak eta beste ikastegi batzuetan gauzatu beharreko ikastaroak eta egonaldiak.
Bekadun bakoitzak tutore bat izango du ikastegian, eta tutore horren ardura izango da beka behar bezala garatzea eta heziketa plana ongi betetzea.
Beken prestakuntza xedea: bekaren bereizgarria bekadunaren ikasketak, prestakuntza eta espezializazioa erraztea da, eta ez haren ikasketaren emaitzak edo lanaren fruituak Ikastegiaren edo Fundazioaren ondarera gehitzea.
Deialdian parte hartzen duten ikastegiek deialdiko oinarriak beteko eta betearaziko dituzte, bekak argitaratuko, eta ezarritako hautespen prozesua jarraituko.
Ikastegiak Fundazioaren gastu orokorrak ordaintzen lagunduko du, baita deialdi bakoitzeko gastuak eta bekadunen hileroko zenbatekoak ere.