AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

Becas

Bekei buruz

Fundazioaren beka programen xedea gazte lizentziatu berriek zientzia eta teknologia arloetan duten prestakuntza sakontzea da, ikertzaile talentudunak lan mundura sartzea ahalbidetzeko.

Hiru motatako bekak daude:

Prestakuntza, espezializazio eta garapen teknologikorako bekak

Onuradunak:
unibertsitateko goi tituludunak, ikastegi atxikiaren rola beteko duen eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide den erakunde batean egonaldia eginez, beren zientzia ezagutzak garatu eta espezializatu nahi dituztenak. Beken onuradun izan daitezke Ingeniaritzako ikasleak ere, titulua eskuratzeko Ikasketa Bukaerako Proiektua bakarrik falta baldin bazaie.
Iraupena:
urtebete, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.
Zuzkidura ekonomikoa:
1.200 € gordin hilean, PFEZ atxikipenarekin, Gizarte Segurantza kotizatu gabe.
Asegurua:

istripu aseguru batean alta emanda.

Fundazioak eskubidea izango du bidezkoak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko 2010 ko beka deialdientan. Deialdiaren oinarri hauetan edo deialdiari amaiera eman, bereziki deialdiaren oinarrizko baldintzetan lege aldaketak ematen badira.

Doktoregoa egiteko laguntza programa

Onuradunak:
unibertsitateko goi tituludunak, ikastegi atxikiaren rola beteko duen eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide den erakunde batean egonaldia eginez, doktorego tesia egin nahi dutenak. Tituludunak doktorego edo master ikastaroetan matrikulatuta baleude, matrikula 2010an eginez gero bakarrik izango dute beka gozatzeko eskubidea.
Iraupena:
gehienez lau urte, Trebakuntza Aldian dauden Ikertzaileen Estatutuan (EPIF) ezarritakoari jarraiki. Lehen bi urteak bekadun moduan, eta beste biak praktiketako lan kontratuarekin.
Zuzkidura ekonomikoa:
1.200 € gordin hilean, Gizarte Segurantza kotizatuz. Aldi horretan, zenbatekoari ez zaio PFEZ atxikipenik egingo, 2/2004, 7/2004 eta 2/2004 Foru Arauei jarraiki (esteka dokumentuetara). Hirugarren urtetik aurrera, Ikasketa Aurreratuen Diploma edo kideko ziurtagiria behin eskuratu ondoren, praktiketako lan kontratua izenpetuko dute prestakuntzan dagoen ikertzaileak eta ikastegi atxikiak, eta legez dagozkion ordainketak jasoko ditu.
Beste gastu batzuk:
Doktorego programako matrikula tasei dagokien zenbatekoa sartzen da bekan.

Oharra: Elkarrizketak egiteko, beharrezkoa izango da eskatzailea beken fitxetan adierazitako doktorego ikastaroetan izena emanda egotea.

Fundazioak eskubidea izango du bidezkoak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko 2010 ko beka programen deialdientan. Deialdiaren oinarri hauetan, edo deialdiari amaiera eman, bereziki deialdiaren oinarrizko baldintzetan lege aldaketak ematen badira.

Beken zerrenda

Izen emateak

Eskaerak aurkezteko epea itxita dago. 2010ko beken hautaketa prozesua hasi da.


PIE DE PÁGINA


ACCESO A LA ZONA RESERVADA

Log in

Acceso al área privada

Si quieres inscribirte, pulsa aquí


CALENDARIO DE EVENTOS

Egutegia

Iraila 2010
AAAOOLI
12345
6789
10
1112
13141516171819
242526
27282930

BANNERS

Fundación Centros Tecnológicos Iñaki Goenaga